22 May 2008

Sararen kasua


Sara bere lehenengo kurtsoan zegoenean,irakasleak irakurtzen irakasten hasi zen. Sararen gurasoak benetan harrituta zeuden Sarak arazoak zituela ikusi zutenean. Sara azkarra zenez uste zuten hau erraza izango zela berarentzat,baina ez zen honela izan. Sarak ezin zituen hizkiak bere soinuekin erlazionatu ezta letrak konbinatu hitzak sortzeko.

Sararen arazoak jarraitu egin zuten bigarren kurtsora arte.Oraindik ezin zuen ikasi eta arazoak zituen idazteko.Eskolak baimena eskatu zion bere amari ebaluaketa bat egiteko bere arazoaren kausak argitzeko.Sararen amal baimena eman zuen.
Eskolak ebaluaketa aurrera eraman zuen eta konturatu ziren Sarak ikasteko arazo bat zuela. Berehala hasi zen laguntza berezi bat jasotzen bere eskolan.

Gaur egun Sarak oraindik laguntza berezi hori jasotzen du. Egunero lan egiten du irakurketan espezializatua den pertsona batekin eta irakasle batekin beste gela batean.Orain laugarren mailan dago eta asko aurreratu du!Oso gogor lan egiten ari da irakurketan eta ortografian aurreratzeko.Eskolaren laguntzarekin aurreratzen eta hobetzen jarraituko du.


Beste kasu kliniko batzuei buruz jakin nahi baduzue irakurri hau "caso clinico" ipintzen duen lekuan, 27. orrian.

No comments: